XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gañekoa zumintz mearraz josten da (oso zumitz estua da au), eta beekoa, meagoa, josi gabe doa.

Saskia, gurutzatuek edo josketak sendotzen dute.

Bilkoak ere urritzezkoak dira.

Saskigilleak eskuz ateratzen ditu.

Bear duan tankera emateko, saskigilleak, anka batekin txara muturrari eusten dio.

Txara onek ez du lodia izan bear.

Bilkoa jarri ondoren, gañetik gelditu diran saskaien eta ondagaien muturrak saskiaren barru aldera biltzen ditu, eta joskera tartean sartzen.

Langintza onen izena bilkatu da.

Saskigille onen lan-tresnak auek dira: axalkia, aizkora urixka onetan aizkondoa, bilkar-burnia, azea eta labana.

Gogoan ditu saskigille onek bere erriko beste saskigille batzuek ere.

Bat Etxeberri-ko morroia izana, eta bestea Migel Azpiroz, Goikoa baserrikoa.

Gaur, antziñako irudi baten antzera, Astiz-en, Igoakoa-n bizi dan saskigillea gelditzen zaigu.